Bihotz Nahasiak

DBH-ko 3. Mailako ikasleek Fernando Murillok idatzitako “Bihotz Nahasiak” nobela irakurri dute eta ondorengo bideoetan liburuari buruzko laburpena, ezaugarriak eta bitxikeriak ezagutzeko aukera izango duzue.

Irakurketa bati buruzko kontakizun ezberdinak ikusi ahalko dituzue, hitzaldia, antzerkia eta abestia nahasten direlarik.

Horretarako, 3.B gelako Araceli Ros, Miren Rocío López, Marta Valiño eta Laura López hizlariak ditugu.

Eta 3. A gelakoek prestatu duten antzerkian Sofía Acacuso, Andrea Barragán, Uxue Bóveda, Alain Domingo, Jon Gómez, Paula Valdivielso, Josune Barrio eta abar ditugu protagonista gisa.

Abestian aldiz, Maritza Albizurik, Sofía Acacusok, Yurema Alvarezek, Ane Cillerok, Begoña Garcíak, Ángela Garcíak eta Itziar Gonzálezek hartu dute parte.


 

Bideoak ikusi ondoren, liburuari buruzko informazio gehiago eskuratzeko gogoa sartu bazaizu, horra hor idazlearen web gunearen esteka zuzena: 

http://www.fernandomorillo.eu/Liburu_Bihotz_Nahasiak.html

No hay comentarios:

Publicar un comentario