Junie B. Jones (ikasgelako kapitain)

Uxue Nietok eta y Nerea Rodríguez ikasleak Barbara Park idazleak idatzitako "Ikasgelako Kapitain" liburuaren laburpena egiten digute.

5 mailakok ikasle biei irakurketa gustatu zaien jakin nahi baduzu, ondorengo bideoa ikustea gomendatzen dizugu



OHARRA: Barkatu soinuaren kalitate eskasagatik, baina eskolan obra lanetan gabiltza...

Mundoko Ipuintxo bat gauero

Ikasturteari hasiera emateko, hona hemen María Sánchez-ek idatzitako gomendioa:

Nire izena María da eta 5. mailako ikasle bat naiz. Nik irakurri dudan libruaren izena “Munduko ipuintxo bat gauero” da. Niri librua asko gustatu zait ipuin labur asko agertzen direlako eta egun bakoitzean ipuin desberdin bat irakurtzeko aukera ematen duelako. Niri gehien gustatu zaidan ipuina “Amazonas ibaiaren jatorria” du izena eta kontatuko dizuet ipuin horren laburpena:

Orain dela urte asko, aitona-amona batzuk bi anaia zaintzen zituzten. Guztiak oihanean bizi ziren elkarrekin. Oso ur gutxi zuten, garai hartan, ez baitzegoen ibairik ez aintzirarik.

Ura non zegoen zekien bakarra aitona zen, baina ez zion inori kontatzen. Egun batean, anaiek aitonari jarraitzea bururatu zitzaien. Aitonari jarraitzean, harrituta gelditu ziren, zuhaitz  baten enborretik ur zorrotada ikaragarri bat ateratzen ikusi zutelako.

Bi anaiak ados jarri ziren eta oihaneko untxiak, saguak, tukanak eta animalia txiki guztiak elkartu zituzten zuhaitza ebakitzeko, horrela bizitza guztirako izango zutelako ura. Egunaren amaieran, animaliei gutxi falta zitzaien, baina berandu zenez, hurrengo egunerako utzi zuten. Hurrengo egunean, anaiak oso goiz esnatu ziren zuhaitza ebakitzen amaitzeko. Zuhaitza zegoen lekura heltzean, zuhaitzaren enborra osorik zegoen. Baina nola liteke? aitonak, gauean, ura, buztina eta hostoekin osatu zuelako berriro.

Gehiago jakin nahi baduzue liburua irakurtzera gonbidatzen zaituztet.