Magdalena Onaindiak Haur eta Gazte Liburuaren Eguneko lehiaketa irabazi du.

Oraingo honetan ikastetxeko ikasle bat dugu irakurketaren egile eta protagonista gisa. 

DBH-ko 2. Mailakoa den Magdalena Onaindiak "Haur eta Gazte Liburuaren Eguneko Lehiaketa" irabazi du.

ZORIONAK MAGDALENA!

Lehiaketan parte hartzeko proposatzen zena: postal bat egitea bizi garen herriko txoko bat, gune bat, monumenturen bat, eskulturaren bat, paisaiaren bat… irudikatuko duena, eta horrekin batera, testu labur bat idaztea berriz etortzeko gonbidapena eginez eta leku hori zergatik aukeratu dugun azalduz. Magdalenak Guggenheim Museoaren ondoan dagoen eskultura: armiarma , aukeratu zuen marrazkia egiteko.

Liburu sorta bat lortu eta bere marrizkia galtzagorri web orrian publikatu da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario